Acerca de Unai Yus
| Inicio |
| Biografia |
| Palmares |
| Unai Yus opina |
| Unai Yus entrevista a... |
| Unai Yus en la radio |
Usuarios Registrados
OnLine
Tenemos 14 invitados y 1 miembro conectado(s)Buscar en la web
| Cambre | Array Imprimir Array |
Oscar Vazquezek, geldiezinak, Unai Yus menderatu zuen berriro ere
GARA | CAMBRE Unai Yusen amets gaiztoen protagonista izango da, ziur aski, Oscar Vazquez. Galiziakoak, berriro ere, garaipena lortu zuen atzo Espaniako Kopako proban, Aidazuko txirrindulariaren aurretik eta bere lidergoa sendotu. Espero zen bezala, biak izan ziren Cambren lehiatutako lasterketaren protagonista nagusiak. Lehen itzulietan jo zuten erasoak ez zuen erantzunik izan eta, arazo barik abantaila galanta lortu zutela, garaipena bien arteko kontua bilakatu zen. Baina azken itzulian Vazquezek, aurten geldiezina dela, aurrera egin zuen, bakar-bakarrik. Yus bi segundu beranduago iritsi zen helmugara. Gaur Espaniako Kopako laugarren proba egingo dute Navian. Aurkari gehiago egongo dira han, Javier Ruiz de Larrinagak eta Isaac Suarezek ere partehartuko baitute. Nysen garaipena Sven Nysek, bestetik, Munduko Kopako laugarren lasterketa irabazi zuen atzo Koksijden (Flandes).
|



